eusko legebiltzarra

Erreforma fiskala zehazteko bilkura monografikoa nahi du PSEk

"Krisiari aurre" egiteko fiskalitatea litzateke, "progresiboa", eta herritarrei eta enpresei eragingo lieke.

2012ko apirilaren 30a
18:20
Entzun

PSE-EEk Araba, Bizkai eta Gipuzkoako erreforma fiskala zehaztu nahi du Eusko Legebiltzarrean, eta horretarako bilkura monografikoa egiteko eskatu du, Jose Antonio Pastor bozeramaileak gaur jakinarazi duenez. "Krisiari aurre" egiteko fiskalitatea litzateke, "progresiboa", eta herritarrei eta enpresei eragingo lieke. PSEk 30en bat neurri aurkeztuko ditu, baina Pastorrek ez du deus aurreratu.

Alderdi sozialistaren arabera, ezinbestekoa da ongizateari eustea, baina "erabaki beharra dago nola ordaindu". Egun hiru eredu daudela aipatu du Pastorrek: "Raxoiren amnistia fiskala, zerga igoera eta osasun arloko ordainketa, Urkulluk proposatutako zerbitzu publikoen tasa igoera, eta sozialistok defenditzen dugun fiskalitate progresiboa".

Legebiltzarreko saio horrekin bertako taldeek "gizarteari garbi" hitz egin beharko diotela uste du PSEk. Pastorrek dio EAJk eta PPk —"herri honetako eskubiak"— fiskalitateari buruzko eztabaida saihestu nahi izan dutela beti.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.