Madrilgo hiru langilek auzitara jo dute, eurenak diziplinazko kaleratzeak ez baizik eta bidegabeko kaleratzeak izan direla iritzita. Kasuak zalantzak sortu dizkio epaileari,eta Auzitegi Konstituzionalera jo du, lan erreformaren konstituzionaltasunari buruz galdetzeko. Jose Angel Folguera epaileak zalantzan jarri du erreforma onartzeko modua. Dekretu legeak premia handiko kasuetan erabili behar direla dio Konstituzioko 86.1 puntuak. Horretaz gain, erreformak babes judizial eragingarrirako eskubidea urratzen duen, berdintasunerako eskubidea errespetatzen duen eta prestazio sozialetarako eskubidea betetzen duen galdetu du.
Erreformarekin, kaleratze bat bidegabea izan dela ebatziz gero, enpresariak bi aukera ditu. Alde batetik, langilea berriz hartzea lehengo baldintza berberetan. Kasu horretan, langileak aukera du kaleratu zutenetik epaia iritsi arte kobratu ez dituen soldatak jasotzeko. Bigarren aukera da enpresaburuak erabakitzea langile hori berriz ez hartzea. Kasu horretan, kalte-ordaina eman behar dio langileari, baina ez du epaia atera arteko soldata ordaindu beharrik. Langabezia kobratuko du langileak.
Epaileak gogoratu du langabezia saria soldata baino txikiagoa izaten dela. Horretaz gain, behar adina kotizatu ez dutenak diskriminatzen direla uste du.
Erreformak Konstituzioa betetzen duen galdetu du epaile batek
Uste du diskriminazioa egingo dela enpresariak bidegabe kaleratutako langile bat berriz ez hartzea ebatziz gero
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu