Atzoko protesta egunaren ondoren, Nicolas Sarkozyk lehengoari eusten dio gaur, eta erretreta hartzeko adina bi urtez atzeratzeko erreformarekin aurrera "irmo" jarraituko duela esan du. Gainera, gaur goizean blokatuta dauden erregai biltegiak askatzea agindu du, "normalizaziora itzultzeko", eta Polizia goizaldean hasi da lan horretan, horietara sartzeko kamioiek zituzten oztopoak kenduz.
Egoera, ordea, ez da gaur baretu. Ipar Euskal Herrian hainbat eskolak greba mugagabea hasi dute, eta Frantzian arazo asko daude garraioetan. Orlyko aireportuan, Parisen, hogeita hamar bat hegaldi geratu dira bertan behera eta SNCF tren konpainiak gaur abiadura handiko trenen bi heren bakarrik emango dutela zerbitzuan ohartarazi du. Goizean sindikatuek Nizako, Marseillako eta Lyongo aireportuak kerosenoz hornitzen dituen portua blokatu dute, eta Tolosan aireportua bera itxi dute. Bretainiako hiriburuan ere, Naoneden, aireportua itxi dute.
ERRETRETEN ERREFORMA
Erregai biltegi guztiak askatzeko agindu du Sarkozyk
Protesta egunaren ondoren erreformarekin aurrera egingo duela esan du Frantziako presidenteak; Ipar Euskal Herrian greba mugagabea hasi dute zenbait eskolak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu