PETROLIOA

Erregaiaren prezioak marka berria hautsi zuen, atzo, Brent upela 43 dolarrera iritsita

2004ko abuztuaren 14a
00:00
Entzun
Petrolioaren prezioa igotzen ari da etengabe. Horren adierazgarri, atzo Brent upela 43,04 dolarrera iritsi zen, herenegun baino 71 zentimo gehiago. Urte hasieratik %30 garestitu da. Texasko upela 46,06 dolarrera iritsi zen, halako kontratuak negoziatzen direnetik preziorik garaiena. Irakeko hornikuntzak gutxitzeak eta hango borrokek eragin dute garestitzea.Venezuelako ezegonkortasun politikoak eta Jukos errusiarraren dudazko etorkizunak ere eragina izan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.