Energia

Erregaien kontsumoak gora egin du urteko lehen hiruhilekoan

2018ko urtarriletik martxora 190.000 tona erregai kontsumitu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 2017ko epe berean baino %7,7 gehiago.

Argindarra garraiatzeko dorreak. BERRIA
xabier martin
2018ko ekainaren 6a
12:06
Entzun

Garraiorako erregaia bakarrik ez, argindarraren kontsumoak ere gora egin du, %1,4 apirilera arte hain zuzen. Horrela eman du jakitera EVE Energiaren Euskal Erakundeak. Erakunde horren datuen arabera, A motako gasolioaren kontsumoa %8 igo da. Kamioek baliatzen duten erregaia da A gasolioa; etxebizitza eraikinen berogailuarentzat ere erabiltzen da. Gasolinaren kontsumoak, berriz, %4,3 egin du gora.

Zerbitzuak eta hondasunak ekoizteko baliatzen den energia elektrikoari dagokionez, apirilean behera egin du kontsumoa industriaren sektorean, %4,4 hain justu. Zerbitzuetarako argindar gehiago erabili da, ordea, %5,9 gehiago. Argindarraren etxeko kontsumoak ere gora egin du, eta modu nabarmenean, %27. Eguraldi hotzarekin dauka lotura kontsumo handiago horrek.

Datu horiek guztiak kontuan hartuta, 2018an (apirilera arte) kontsumo handiagoa egon da aurreko urtearekin alderatuta, %1,4 hain zuzen. Etxekoak %1,4 egin du gora, zerbitzuetakoak %1,7, eta industriarena %1,4 murriztu da.

Gas naturalari dagokionez, EVEk dio %8,3 igo dela kontsumoa apirilean, eta urteko lehen lau hilabeteak kontuan hartuta, %2,4 igo da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.