Mercedes Benzeko zuzendaritza apirilean hasiko da ezartzen Gasteizko lantegirako enplegu erregulaziorako dosierra. Horren arabera, 60 egunez fabrika itxita egongo da, eskari eskasiari erantzuteko. Ordura bitartean, ordea, ez da jarduera handirik izango Gasteizko fabrikan. Langileak lanera itzuli ziren atzo, baina sei egunez soilik egingo dute lan.
CCOO, UGT, LAB eta Ekintza sindikatuekin erregulazio espedientea hitzartu zuen urtarrilaren erdialdean Mercedesko zuzendaritzak, baina ez zuen indarrean jarri. Horren ordez, lan itunak lana malgutasunez antolatzeko ematen dizkion eskumenak baliatu ditu lan eskariari egokitzeko. Horren ondorioz, urtea hasi denetik martxoaren 31ra arte 26 egunez soilik egingo dute lan.
Apirilean ere ez dute behar handirik izango, hilabete osorako 4.375 ibilgailu egitea baizik ez dutelako espero. Horietako batzuk martxoaren 30ean eta 31n egingo dituzte, eta gainontzekoak apirileko zazpi egunetan.
ELAk eta LABek erregulazio espedientea kritikatu zuten, enpresari lanaldia malgutzeko aukera ematen ziolako. Erregulazioa ez zaie ezarriko 53 urte baino gehiago dituzten langileei. Hori dela eta, Mercedesen ari diren 500 bat lagun ez dituzte etxera bidaliko, eta 2.800 langileri kontratua behin-behinean etengo diete.
Erregulazio espedientea apirilean ezarriko du Mercedesek Gasteizen
Etenaldi baten ondoren, langileak lanera itzuli dira, baina sei egunerako lana baizik ez dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu