Erregulazioa onartua izan edo ez, lantegia itxi egingo du Daewook

Gasteizen hozkailuak egiten jarraitzea ez dela «bideragarria» esan die zuzendaritzak langile batzordeko ordezkariei

Erredakzioa
Gasteiz
2011ko irailaren 1a
00:00
Entzun
Daewook ez du Gasteizen hozkailuak egiten jarraituko. Langile guztiak botatzeko asmoz egin duen enplegu erregulazio eskaerak Eusko Jaurlaritzaren baimena lortuko ez balu ere lantegia ixteko erabakia hartu du honezkero enpresak, eta ez du atzera egiteko asmorik.

Langile batzordeko ordezkariekin bildu zen atzo zuzendaritza. Dosierra bertan behera geratu arren, azaroan ez dela lanik egingo aurreratu zien Eduardo Sanchez lantegiko giza baliabideetako zuzendariak. Hego Koreako multinazionalak ez du bideragarri ikusten Gasteizen hozkailuak egiten jarraitzea.

Erregulazio eskaeraren bidez 147 langile kalean utzi nahi ditu Daewook. Oraingoz, negoziazio epearen barruan dago eskaera, baina epe hori gelditzeko eskatu diote langileek Jaurlaritzari, enpresak aurkeztutako plan sozialak ez duelako beharginak beste nonbait laneratzeko neurririk jasotzen, legeak agintzen duen modura.

Laguntzei buruz informazioa

Bileraren aurretik azken hamalau urteetan enpresak jaso dituen laguntza publikoei buruzko informazioa eskatu zuten sindikatuek. Haatik, zuzendaritzak ez die eman nahi, eskubiderik ez dutela argudiatuta. Gaur Jaurlaritzako Industria Sailarekin bilduko dira langileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.