Kaleratuak izateko zorian eta beste proiekturik garatzeko aukerarik gabe daude Inamako Langileak. Enpresaren jabeak, Finsa taldeak, Muxikako (Bizkaia) fabrikako 107 langileak kaleratzeko erregulazio eskaera aurkeztu du. Horrekin fabrikako jarduerari eutsi eta beste proiektu bat martxan jartzea oztopatu nahi dutela salatu du enpresa batzordeak. «Finsari une honetan ez zaio interesatzen gure aldetik lehia irtetea Bizkaian», David Palacios langile batzordeko kidearen ustez.
Beraz, Finsaren asmoa garbia da haren arabera: «Inamako ekoizpena lekualdatu nahi du, eta hemen proiektu berri bat gauzatzea oztopatu». Adierazi dutenez, enpresak «urteak daramatza ixteko arrazoien bila».
Inama berriz martxan jartzeko bidelagunak badituztela diote langileek: Bizkaiko Diputazioa, Eusko Jaurlaritza eta Muxikako Udala. «Diputazioak gure proiektuaren alde egingo duela esan digu, eta ingurugiro arazoak konpontzeko baliabideak jarriko dituela».
Enpresa une honetan Konkurtso Legean barneratuta dago. Ondasuna Bizkaiko Diputazioak enbargatu zion, opor fiskalen auziaren ondorioz zor zuen dirua ez zuelako itzuli. Ingurumen baimenik ez dauka 2010etik, eta jarduteko baimenik ere ez iaztik.
Erregulazioak galarazi egingo luke Inama berriz martxan jartzea
Fabrikako jarduerari eutsi eta beste proiektu bat abiarazi nahi dute langileek, baina jabea kontra dutela diote
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu