Arabako eta Gipuzkoako foru aldundiek errenta kanpaina egiteko epeak atzeratu eta luzatu dituzte.
Gipuzkoako Ogasunak normaltasunez abiatuko du kanpaina, apirilean, 200.000 zergapekori autolikidazio proposamenak bidalita. Baina aitorpena aurrez aurre egin behar dutenek itxaron beharko dute. «Zergadunei zerbitzua berme guztiekin ematean posible denean» egin ahal izango dute aitorpen mekanizatua. Bostetik batek erabiliko du sistema hori.
Araban, berriz, irailera arte atzeratu dituzte aurrez aurreko aitorpenak. Autolikidazioak apirilean igorriko ditu 100.000 zergapekoren etxera.
Errenta aitorpenak, atzeratuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu