Enpresak

Errentagarritasunaren aroa abian jarri du Mondragonek

Autoexijentzia eta ardura partekatua bandera gisa hartuko dituen 2020ra arteko epeari ekin dio Arrasateko kooperatiba taldeak kongresu nagusiko bi ponentziak onartuta.

Javier Sotil eta Iñigo Uzin gaur, Donostian. MONDRAGON
xabier martin
2016ko uztailaren 20a
07:44
Entzun

Mondragoneko 260 kooperatiben 650 ordezkarik zuzendaritzak mahia gainean jarritako bide-orria onartu dute gaur arratsaldean Donostiako Kursaalean egindako kongresu nagusian. Euskal Herriko enpresa talde handiena aro berri batean sartu da, autoexijentzia eta ardura partekatua oinarrizkoak izango diren aroan hain zuzen. Javier Sotilek, erretiroa hartu eta Iñigo Uzin danobateko zuzendari nagusi ohiari eman dio lema (abuztuaren 1ean ixzango da Mondragoneko buru modu ofizialean).

Urte askoan egindako hausnarketa sakone baten emaitzak dira gaur onartutako ponentziak. Fagor Etxetresnen porrotak erabat baldintzatu zuen hausnarkate prozesu hori, eta azken emaitzan argi islatu da Arrasateko kooperatibismoari jake egin zion egoerak. Mondragonek errentagarritasuna nahi du, negozio onak, bideragarriak, etorkizuneko enplegua bermatuko duena, eraldaketa sozialean sakontzen jarraitzeko.

Hori dela-eta, egitura berria izango du taldeak, eta horretan dibisiak funtsezkoak izango dira. Enpresen arteko elkartasun mekanismoak ere aldatu egingo dira. Laguntzak eskuratu ahal izango dira, baina aurretik hainbat helburu betetzen badira. Azken finean, zorrotzagoa izango da kontrola; dena neutuko da. Helburuak ezarriko dira, eta helmuga kaskar dabilen enpresa hori eraldatzea izango da, ez haren egoera desegokia alferrik luzatzea.

Javier Sotilek esan du korporazioaren multzoan enpleguaren maila handitzea lortu dela 2015ean; "bereziki Industria Arloan hazi gara. Azken bi urteetan oso joera positiboa dugu industrian". 2.100 lanpostu baino gehiago sortu direla zehaztu du, "horietatik 1.400 gure ingurunean". 2016ari dagokionez, erretiroa hartzera doan gidariak adierazi du kudeaketa planeko aurreikuspenak betetzen ari direla, “eta bilakaera hori berresten bada urtearen amaieran aldagai enpresarial guztietan hazkundearen bidean jarraituko dela”.

Iñigo Uzin presidente berriak kongresukideen aurrean egindako mintzaldi laburrean adierazi du "etorkizun hurbilerako bide orria argi" dagoela. “Mondragon indartsua izango da baldin eta negozio errentagarriak baditu eta kooperatibetan balio kooperatiboak dituzten pertsonak baditu”. Mezu argia bazkide guztientzat: autoexijentzia ezeren aurretik emaitza bikainak lor daitezen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.