Lan gatazka

Errepideak eta trenbidea moztu dituzte Navaleko langileek

Protesta ekintzak abiatu dituzte goizean goizetik Sestaoko (Bizkaia) Naval ontziolako langileek. Zehazki, lantegiaren inguruko errepideak eta trenbidea eten dituzte suzko barrikadak jarrita: Bilbo eta Santurtzi batzen dituen BI-739 errepidea, Sestaoko industrigunea A-8 autopistarekin lotzen duen BI-644 eta Renfeko trenbidea.

2004ko urriaren 18a
12:15
Entzun
Izan ere, Navaleko langileek ez dute onartu Espainiako enpresa publikoak kudeatzen dituen SEPI elkarteak beren ontziolari buruz egin duen proposamen berria, hain justu, egitasmo horren ardatza Navalen kapitalaren gehiengoa pribatua izatea delako eta, ondorioz, beren enpleguen etorkizuna zalantzan ikusten dutelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.