Erreskatea

2011ko apirilaren 9a
00:00
Entzun
Kopurua: 80.000 milioi euro inguru.

Noizko: Ekainerako.

Iraupena: Hiru urte.

Negoziatzaileak: Alde batetik, Europako Batzordea, Europako Banku Zentrala eta Nazioarteko Diru Funtsa; bestetik, Portugalgo jarduneko gobernua eta oposizioko alderdi nagusiak.

Negoziazioen hasiera: «Berehala», datorren astean.

Prozesua: Europako Batzordeak, EBZk eta NDFk Portugalgo ekonomiaren eta zorraren egoera aztertuko dute eta erreskatearen baldintzak negoziatuko dituzte Portugalgo agintariekin. Proposamen bat egingo diete EBko ekonomia ministroei, eta haiek erabaki beharko dute. Erreskatea onartuz gero, EFSF eta EFSM erreskate funtsek obligazioak jaulkiko dituzte, dirua lortzeko. Diru hori utziko diote Portugali.

Dirua jarriko dutenak: Europako herrialdeak, EFSF eta EFSM erreskate funtsen bidez, eta NDF.

Kopuruak: Europako herrialdeek hiru eurotik bi (53.000 milioi euro inguru) eta NDFk hiru eurotik bat (27.000 milioi euro).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.