ekonomia

Erresuma Batuan langabezia jaitsi egin da, azkeneko urtebetean lehen aldiz

Otsailaren bukaeran %8,3koa zen langabezia. Dena dela, urtebete baino gehiago lanik barik dauden lagunen kopurua igo egin da. Gobernuak dio "norabide onean" doazela.

2012ko apirilaren 18a
14:53
Entzun

Abendutik otsailera artean langabezia jaitsi egin zen Erresuma Batuan, eta otsailaren bukaeran %8,3koa zen, hango Estatistika Bulegoak gaur esan duenez. Hain zuzen, 35.000 lagun gutxiago zeuden langabezian otsailaren amaieran. 2,6 milioi pertsona daude lanik gabe.

2011ko maiatzetik langabezia ez zen jaitsi Erresuma Batuan.

Dena dela, Estatistika Bulegoak jakinarazi du urtebete baino gehiago beharrik barik dauden lagunen kopurua igo egin zela (+26.000), eta orain 883.000 direla egoera horretan daudenak. 1996tik izandako daturik txarrena da.

Chris Grayling Lan ministroak uste du gobernua "norabide onean" doala, baina aitortu du oraindik "bide luzea" dutela egiteko. Arlo pribatuan enplegua sortzeko sustapen lanak egiten jarraituko dutela esan du.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.