Erresuma Batuko BPGak %1,6 egin du atzera
LONDRES. Uste baino datu okerragoak izan ditu Erresuma Batuko ekonomiak urteko azken hiruhilekoan, %1,6 egin baitu atzera, eta ez %1,5, urtarrilean ONS estatistika erakundeak esanda bezala. 1980tik ez du BPGak horren datu kaxkarrik izan hiruhileko batean. Aitzitik, Frantziako ekonomia uste baino hobeto ibili da azken hiruhilekoan: %1,2 beharrean %1,1 egin baitu atzera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu