CCOO, UGT eta CEOE ez dira gai izan urtarrilaren hasierarako lan merkatuaren erreformari buruz ados jartzeko. Gai eztabaidatsuenetan —kaleratzeen kostua, lanaldi partziala, enpresa barruko malgutasuna eta soldaten igoera— negoziatzen jarraitzeko denbora gehiago eskatu diote Mariano Raxoi Espainiako Gobernuko presidenteari. Beste gai apalago batzuetan akordioa lortu dute, besteak beste, erretiro aurreratuei eutsi beharrari buruz.
Espainiako Gobernuari igorritako agirian, CEOEko Joan Rosellek, CCOOko Ignacio Fernandez Toxok eta UGTko Candido Mendezek nabarmendu dute erretiro aurreratuak onak direla lan merkatuarentzat, lantaldeak gaztetzen dituztelako eta enplegua sortzen dutelako. Bi molde daudela gogorarazi dute: pentsio txikiagoa jasotzearen truke beren kabuz lehenago erretiratzen direnena —legeak aitortzen duen eskubidea da, eta, haien arabera, ez du kosturik Gizarte Segurantzarentzat—, eta enpresek kaleratze traumatikoak eragozteko akordioen bidez egindakoak. Legeak ez ditu azken horiek aipatzen, baina «irtenbide» egokia direla diote. Gogoeta horrek talka egiten du Raxoiren asmoekin. Bere inbestidura hitzaldian, Espainiako gobernuburuak esan zuen erretiro aurreratuak ezabatu nahi zituela, «oso baldintza berezietarako izan ezik».
Erretiro aurreratuei eusteko eskatu dute CCOOk, UGTk eta CEOEk
Denbora gehiago eskatu diote Raxoiri lan merkatuaren erreformaren gai korapilatsuentzat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu