AMIANTOA

Erretiroa hartutako gizon bat hil da amiantoaren eraginez

Usurbilgo Luzuriagan lan egiten zuen. Hemeretzi pertsona hil dira aurten amiantoaren ondorioz.

Amiantoak eragindako heriotzen harira Bilbon eginiko protesta bat. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
2015eko azaroaren 26a
08:09
Entzun

Casiano Castro Varelak 67 urte zituen, eta pleura minbiziak jota hil da, Asviamie elkarteak jakinarazi duenez: "Casiano 14 urte zituela hasi zen lanean Usurbigo Victorio Luzuriaga galdategi osasungaitzean, minbizia eragiten duten substantziak arnasteko arriskuarekin. Erretiroa hartu arte jardun zuen bertan".

Erretiratu eta hilabete batzuetara, iazko udan diagnostikatu zioten mesotelioma epiteloidea, eta Gizarte Segurantzak lan gaixotasun gisa aitortu zuen. Asviamieren arabera, enpresak, dozenaka urtetan, ez zuen bete segurtasun alorreko araudia.

Enpresei kontrol handiagoa egiteko eskatu dio elkarteak Jaurlaritzari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.