Erretretaren erreforma proiektua irailerako atzeratu du Sarkozyk

Sindikatu nagusiek protesta eguna egingo dute martxoaren 23an, Parisek hartu nahi dituen neurrien aurka

Erredakzioa
Baiona
2010eko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Erretreta sistemari buruzko erreforma hilabete batzuk gibelaratzea erabaki du Nicolas Sarkozy Frantziako Errepublikako presidenteak. Apirilean negoziazioa hasiko du sindikatuekin eta patronalarekin, eta «beharrezkoa bada», abuztura arte mintzatuko da haiekin. Proiektua irailean aurkeztuko du, udazkenean Parlamentuak eztabaida dezan.

Sarkozyren iragarpenaren xedeetako bat da erretretari buruzko erreformak ez eraginik izatea martxoko eskualde bozetan. Izan ere, Parisko gobernuak eztabaidagai dituen aukerek ez dira sindikatuen eta ezkerraren gustukoak. Besteak beste, erretretaren adin ofiziala 60 urtetik haratago jartzea edo kotizazio epea luzatzea. Atzo Sarkozyk ez zuen ez bata ez bestea aipatu nahi izan. Soilik ziurtatu zuen banaketa sistemari eutsiko diola, hots, Gizarte Segurantzaren unean uneko kotizatzaileek pagatu behar dituztela garai horretako pentsioak.

CGT, CFDT, FSU, Solidaires eta l'UNSA sindikatuak neurrion kontra agertu dira, eta protesta eguna deitu dute martxoaren 23rako. Lanaren, erretretaren eta erosteko ahalmenaren alde borroka egiteko eguna izango dela adierazi dute sindikatuek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.