Erretreten erreformaren kontra, greba egingo dute etzi Iparraldean

Sindikatuen esanetan, langileei ahaleginaren %85 eskatu zaie, eta gehien dutenei parte-hartze «sinbolikoa» baizik ez

Jenofa Berhokoirigoin.
Baiona
2010eko ekainaren 22a
00:00
Entzun
Frantziako Gobernuak aurkeztu erretreten erreforma «gogorki oztopatzeko», ostegunerako mobilizazioa iragarri dute CFDT, CGT, CFTC, FSU, Solidaires eta UNSA sindikatuek. FOk eta LABek ere babestuegin dute deialdia.

Erreforma «ezin onartuzkotzat» daukate guztiek. Erretiroaren adina 60tik 62ra atzeratzea eta osoki kotizatu ez arren pentsio osoa jasotzeko eskubidea 65 urtetik 67 urtera pasatzea «bidegabea» dela diote. Batetik, gazterik lanean hasi direnek eta prekarioek dutelako «gehien pairatuko». Bestetik, langabezia edo akidurarengatik aurrez erretiratzen direnek pentsio txikiagoak jasoko dituztelako. «Egin beharreko ahaleginaren %85 langileei eskatua zaie», CFDTko idazkari Michel Larralderen esanetan; gehien dutenei, aldiz, parte-hartze «sinbolikoa» baizik ez. Funtzionarioei kotizazioak igotzeak, berriz, erosteko ahalmena ahulduko diela ohartarazi dute.

Horregatik, «atzerapen sozial» horren aurka, manifestazioa egingo dute ostegunean, 10:30ean, Baionako Lan Boltsatik abiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.