Errioxa sor-markako salmentak %13,5 igo dira
GASTEIZ. Inoiz baino ardo gehiago saldu zuten iaz Errioxa sor-markako ekoizleek: 267 milioi litro, 2009an baino %13,5 gehiago. Esportazioek eragin zuten, neurri handi batean, salmenten handitzea. %18,5 gehiago merkaturatu zuten atzerrian. Erresuma Batua, Alemania, AEBak, Suitza eta Mexiko dira Errioxa sor-markaren bezero nagusiak. AEBetan, kasu, %29 igo dira salmentak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu