Erronkari sor-markan ez du kanpokorik nahi Madrilek
IRUÑEA. Erronkari jatorri izenaren barnean kanpoko arrazarik ez sartzeko eskatu du Josep Puxeu Espainiako Landa Garapenerako estatu idazkariak. Jatorri izenek ematen duten kalitate bermeak nekazaritza sektoreko lehiakortasunari mesede egiten diola nabarmendu du Puxeuk. Beraz, assaf eta laucane arraza intentsiboak sartu ala ez ondo pentsatzea galdegin du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu