Greba arabako merkataritzan

Ertzaintzak Boulevard merkataritza guneko saltokietatik atera ditu piketeak

Sindikatuetako ordezkariak talde txikietan sartu ahal izan dira, Ertzaintzaren zaintzari ihes eginez.

2011ko urtarrilaren 7a
20:29
Entzun
Arabako merkataritzako langileak grebara deitu zituzten gaurko ELAk, CCOOk eta UGTk, eta goizean, Boulevard merkataritza gunea ireki dutenean, zenbait gorabehera izan dira. Sindikatuetako ordezkariek lehenago ere iragarri zituzten piketeak, eta Ertzaintzak merkataritza gunera sartzen utzi ez badie ere, lortu dute.

Piketeak talde txikietan banatu dira, eta oihu artean sartu dira irekita zeuden dendetan, besteak beste, "bizitzeko 800 euro ez da aski" oihukatuz. Ertzaintzak, ordea, erreakzionatu eta dendetan zeuden sindikatuetako ordezkariak atera ditu, indarra erabili gabe.

Neguko merkealdia gaur hasi da Hegoaldean, eta lan hitzarmena 2009tik blokeatuta daukatela salatzeko deitu zuten gaurko grebara. Aurten hitzarmenean KPIa igotzeko hogei ordu gehiago lan egitea eskatzen die patronalak, eta sindikatuek KPIaz gain %1,25eko igoera egitea, izatezko bikoteek ezkonduen eskubide berberak izatea eta uztaileko azken bi larunbatetan dendak ixtea eskatzen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.