Lan gatazkak

Ertzaintzaren arabera, kamioi bat erre dute Babcockeko langileek

Trapagaranen (Bizkaia) gertatu bide da erasoa, VI-745 errepidean. Babcockeko langileek zenbait aste daramatzate protestan, zuzendaritzaren kudeaketa salatzeko. Austriako enpresa bat da egun Babcocken jabea.

2010eko ekainaren 23a
16:27
Entzun
Ertzaintzak zabaldu duenez, azken asteetan protestan diren Babcock enpresako langileek su eman diote gaur goizean kamioi bati, Trapagaranen.Iturri horren arabera, VI-745 errepidea moztu dute goizeko seiak inguruan langileek, eta, esan bezala, kamioia erre dute. Ez dute argitu kamioi hori enpresarena den edo lantegira sartzera zihoan.

Lantegiaren egoerarekin kezkatuta ari dira Babcockeko langileak protestetetan, zuzendaritzaren kudeaketaren ondorioz lan eskaririk gabe daudela iritzita. Egun enpresa austriar bat da Babcocken jabea. Egoera bideratzeko SEPI Espainiako parte-hartze industrialerako sozietateak esku har dezala eskatzen dute. Hain zuzen ere, SEPI zen austriarrek eraso aurretik Babcocken jabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.