Andoaingo Inquitex SAko zuzendaritza eta enpresa batzordea ados jarri dira erregulazio espedientearen inguruan. Ondorioz, ez dituzte 42 langile kalera botako, 27 baizik. Kaleratze gutxiago izateko trukean, langileen ordezkariek onartu dute urtebetez enplegurik gabe geratuko direnak 49 izatetik 64ra igotzea.
UGTko Juan Carlos Ortegak ziurtatu duenez, 27 kaleratuak «gutxi gorabehera beren kabuz» utziko dute enpresa. Inquitexek 172 langile ditu, eta zuntz sintetikoak egiten ditu. Langileek atzo arratsaldean erabaki behar zuten akordioa onartu ala ez.
Inquitexen gaurko deitutako greba bertan behera geratu da, baina protesta modu hori erabiliko dute Gasteizko Grupo Antolin Alavako langileek. Atzo jakinarazi zutenez, hilaren 17an, 19an, 23an eta 25ean ez dute lanik egingo, bi lankideren «arrazoirik gabeko kaleratzea» salatzeko.
Enpresak osagaiak ekoizten ditu Mercedesentzat, eta duela gutxi akordioa egin dute aldi baterako erregulazio dosier baten edukiari buruz.
Esan baino 15 langile gutxiago botako dituzte Inquitexen
Lau eguneko grebara deitu dute Grupo Antolin Alavako langileek, bi lankideren kaleratzea salatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu