Irudia Bilbo
ESK-k Arantxa Tapiaren aurkako salaketa jarri du
Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen eta Azpiegitura sailburuaren aurkako salaketa bat jarri du ESK sindikatuak, osasungintzari babes materialak ukatzeagatik. Tapiak iragarri du enpresen esku jarriko duela koronabirusaren kontrako babes materiala, lanean jarrai dezaten. Sindikatuaren arabera, erabaki horrekin Tapiak desobeditu egin du osasun material guztia osasun erakundeen esku jartzeko agindua. «Ez du zentzurik enpresa askotan arazorik ez egoteak maskarak eta eskularruak lortzeko, erietxeetan horien faltan baitaude, eta langileen osasuna arriskuan jartzen ari baita».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu