ESK-k azaroaren 14an grebara deitu du, «beste gizarte eredu baten alde»

ELAk eta LABek oraindik ez dute argitu egun horretan mobilizatzera deituko duten edo ez

Erredakzioa
2012ko urriaren 31
00:00
Entzun
ESK-k biribildu du egutegian mobilizaziorako hurrengo eguna: azaroaren 14a. Martxoaren 29an eta irailaren 26an egin bezala, grebara deitu du sindikatuak, «beste gizarte eredu baten alde» eta Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren neurrien aurka. Horrela, bat egin du Europako Sindikatuen Konfederazioak antolatutako protesta egunarekin. «Ezin gara mobilizatzeko aukeratik kanpo geratu, gurekin zerikusirik izango ez balu bezala», adierazi du ohar bidez.

Sindikatuak atzo aurkeztu zuen bere deialdia Jaurlaritzako Ordezkaritzan eta Nafarroako Gobernuaren Lan Sailan. Salatu du hurrengo urteko aurrekontuek murrizketa gehiago dakartzatela, eta gizarte «matxinada» suspertzen ez bada, «esklabotza» itzuliko dela.

ELA eta LABen zain

Euskal Herriko sindikatuen artean, ELAk aste honetan jakinaraziko du grebara deituko duen edo ez, eta LAB ere aukera hori aztertzen ari da. Hiruk, berriz, dagoeneko adierazi du ez duela bat egingo. Egun berean mobilizatzera deitu dute Espainian CCOOk eta UGTk ere, beste 150 gizarte erakunderekin batera. Gaur goizean, deialdia aurkeztekoak dira Madrilen, Lan Ministerioan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.