ESKk salatu du Celiguetak «nahi duena» egiten duela
AGURAIN. ESK sindikatuak salatu du Celigueta enpresa lan erreformak emandako abantailez baliatzen ari dela, eta, gainera, «nahi duena» egiten duela, legediak zehazten dituen gutxienekoak aintzat hartu gabe. Enpresak hiru langile kaleratu berri ditu. Sindikatuek ordezkaritza izan arren, enpresa «aldebakarreko» erabakiak hartzen ari dela salatu du ESK sindikatuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu