Datorren urtearen amaiera arte nahiko lan badu Zumaiako Balenciaga ontziolak. Iparraldeko Itsasoko petrolio plataformetarako lau salbamendu ontzi egin behar ditu. Atzo itsasoratu zuen lehena, Grampian Commander izenekoa. Aberdeengo portuan izango du egoitza (Eskozia), eta plataformetatik eror daitezkeen langileak salbatzea izango du zeregin. Ontziak 48,5 metroko eslora du.
Eskoziako salbamendurako lau ontzietan lehena itsasoratu du Zumaiako Balenciaga ontziolak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu