Esku izoztuak

Joseba Barandiaran Andueza.
2009ko urriaren 28a
00:00
Entzun
Egunsentiarenak bakarrik ez, burtsarenak ere horrelatsu daudela esan behar; eta ez eskuak bakarrik, hankak ere hor nonbait. Ez aurrera ez atzera gelditu dira gure indizeak azken hilabetean, eta atzo ere, lau-lau amaitu zen euren ibilbidea. %0,1 igo zen Ibex-35 eta hori BBVArena (-%0,16) moduko mozkin berriak izan zirenik. Bankuek ez dute Xabier Leteren ahots sendo eta aberastasun diskurtsiborik; mozkinak bai, baina adreilu koloreko kezkak ere badira inguruan. AEBetako kontsumitzaileen konfiantza apaldu izanak, txerritxo ehiztarien gogobetetasun ezaz ere badio zerbait. 2.173 milioiren salerosketa izan zen eta Santander (+%0,62) eta Edurnezuri (+%0,13) erraldoien igoerak ezin izan zituen ekranak berdetu: Arcelorrek eta Ferrovialek %3na pasa galdu zutelako eta %2na pasa galdu zutelako Abengoa, Mapfre, Cintra eta Sacyrrek. Santander erraldoiaren emaitzak ere labean dira. Guztia beharko da esku izoztuak berotzeko.



ING Groep. ING Groep (-%6,05) bi zati egitea komenigarri izan liteke Herbereetako gobernuaren eta egonkortasunaren ikuspuntutik. Besterik da horrek egungo akziodunei mesederik egiten ote dien. Eta itxura guztien arabera, ihesean abiatu dira asko.



Gamesa. Gamesaren (+%2,69) mozkinek baino, sarri gehiago eragiten diote Arabakoaren kotizazioari Vestas lehiakidearenek. Danimarkakoak iaz epe berean baino %35 gehiago irabazi du, 264 milioi euro eta, bide batez, Gamesaren kotizazioa lagundu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.