Eslovakiak euroa kalean jarri du; EBko hamaseigarren herrialdea da

Datorren azaroaren 1ean iragarriko du Txekiar Errepublikak noiz egingo duen bat txanpon bateratuarekin

ERREDAKZIOA GASTEIZ
2009ko urtarrilaren 2a
00:00
Entzun
Urtezahar gaueko ospakizunak txanpon aldaketarekin nahastu dira aurten Eslovakiako kaleetan. Atzoz geroztik, euroa kalean duen Europako hamaseigarren herrialdea da. Urte amaierarekin batera eslovakiarrek koroari agur esan diote, eta txanpon bakarra besarkatu dute.

Gobernuak trantsizio azkarra espero du, nahiz eta heldu den urtarrilaren 16a arte koroetan ordaintzea baimenduta dagoen. Robert Fico lehen ministroak ziurtatu zuen euroa krisiari aurre egiteko tresna izango dela.

Baliteke hurrengoa Eslovakiako estatukide ohia izatea Txekiar Errepublika. Azaroaren 1ean iragarriko du euroa noiz hartu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.