•Zer da? Merkatuetan dirua lortzeko zailtasunak dituzten euroguneko kideei maileguak emateko tresna bat da. Erreskate funts bat, alegia.
•Zeini utziko dio dirua? Estatuei eta finantza erakundeei. Gainera, inbertitzaileei zorra erosi ahal izango die, haren interesak jaisteko.
•Nola funtzionatuko du? Laguntza eskatzen duen estatuak memorandum of understanding (MoU) bat onartu beharko du, eta horretan zehaztuko dituzte zein baldintza bete beharko dituen diruaren truke.
•Zenbat diru du? EFSFri sobratzen zaiona gehituta, 500.000 milioi izango ditu erabilgarri. Maileguen interesak erreserba funts batera joango dira, eta betetzen denean, estatukideei itzuliko zaizkie.
•Zeinek jarriko du? Estatu bakoitzak eurogunearen BPGan duen proportzioaren arabera jarriko du. Zati bat (80.000 milioi) kapital gisa jarriko dute hurrengo bost urteotan, eta gainontzekoa kapital merkatuetan dirua biltzea ahalbidetuko duten bermeen bidez.
ESM
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu