Aho bete hortz geratu dira gaur Encartacines San Ignacio enpresako langileak Jundizko (Gasteiz) lantokira joan direnean. Oporralditik itzuli eta enpresak itxi egin duela jakinarazi die. Erregulazio espedientean zeuden langileak eta, ostegun eta ostiraletan lan egiten ez zutenez, gaur zuten lehen lan eguna. Likidazioa aurkeztu dutela jakinarazi diete ondoren bilera batean.
"Iruzurra da hau, lana erregulatzeko espedientea aurkezten baduzu enpresa bideragarria dela uste duzulako baita", salatu du Santi Diaz de Espada LABeko ordezkariak. 94 langile ari ziren lanean, eta lantokira joan direnean atea zaintzen duten segurtasuneko langileek ez diete utzi sartzen.