ESMk ez du banku lizentzia izango, Merkelen esanetan
BERLIN. Espainiak eta Italiak nahi dute ESM erreskate tresna iraunkorrak banku lizentzia edukitzea, EBZri dirua eskatzeko eta herrialdeen zorra mugarik gabe erosteko. Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak atzo esan zuen ez dela hala izango, itunek aurreikusten ez dutelako. Mario Monti Italiako lehen ministroak erantzun zion itunak alda daitezkeela. Berlinen bildu ziren bi agintariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu