ekonomia

Esne ekoizle talde batek Agour gaztandegia okupatu du, Heletan

Kanpotik gero eta esne gehiago ekartzen dutela salatu dute.

2011ko azaroaren 15a
19:06
Entzun

ELB sindikatuko ehunen bat esne ekoizlek Agour gaztandegia okupatu dute gaur goizean, Heletan. Kanpotik gero eta esne gehiago ekartzen dutela salatu dute, eta Agourren jokabidea salatu. "Agour esnetegiko Peio Etxeleku burua ere engainatu zen esne guttiago kanpotik sarraraztera, baina berriki jakin dugu gehiago sarraraziko dutela, eta ondoko urteetan oraindik gehiago", esan du azaldu du Xabi Lopepe ekoizleak.

Laborariek gaua gaztandegian pasatzea erabaki dute, eta bihar goizean ikusiko dute segitu edo ez.

Agourrek okupazioa salatu du. "Azpimarratu nahi genuke ekintza hau egin aitzin ekoizleek ez digutela bilkura batendako hitzordu bat galdegin". Haren arabera, bertako 45 langileek epe laburreko mehatxu bat dute okupazioak aurrera jarraituz gero.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.