ekonOMIA

Esne ekoizleentzat dirurik ez dutela ondorioztatu dute Europako ministroek

Bruselan bildu dira gaur Nekazaritza ministroak esnearen prezioen jaitsieraren inguruan eztabaidatzeko, eta adituen batzordea sortzea erabaki dute. Hainbat abeltzain ere han izan dira traktore eta guzti protesta egiten.

2009ko urriaren 5a
18:36
Entzun
Gaur arratsaldean Europako Nekazaritza ministroak Bruselan (Belgika) bildu dira esnearen prezioaren jaitsieraren inguruan eztabaidatzeko eta esne ekoizleentzat dirurik ez dutela erabaki dute. Hala ere, adituen batzordea sortzeko konpromisoa hartu dute, modu horretara ekoizleei laguntzeko. Urriaren 13an jarri dezakete abian hori.

Ehunka abeltzain ere Bruselara joan dira gaur eta ministroak bilduta zeuden egoitzaren aurrean traktoreekin protesta egin dute eta esnearen krisiari irtenbidea bilatzeko eskatu.

Baionan ere, APLI eta ELB sindikatuek deituta mobilizazioa egin dute gaur eguerdian. 150 traktore inguruk egin dute martxa esnearen prezioen jaitsiera salatzeko. Gainera, Nekazaritza ministroen bileraren ostean, irtenbiderik aurkitu ezean, protestekin jarraitzeko deia egin dute esnegileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.