Esne industriaren kontra protestara deitu du EHNEk
IRUÑEA. Ekoiztea kostatzen zaien baino merkeago saltzen dute esnea baserritarrek. Konponbidea gutxieneko prezioak hitzartzea litzateke, EHNEren arabera. Sektoreko profesionalak atzo bildu ziren Madrilen, egoera aztertzeko. Rosa Aguilar Espainiako Nekazaritza ministroari bilera eskatzea besterik ez zuten hitzartu. Esne industriaren kontrako protestak hasiko dituela iragarri du EHNEk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu