Espainiako Gobernuak zerga berria ezarriko die zentral nuklearrei, hondakin erradioaktiboak sortzeagatik eta biltzeagatik. 2.190 euro kiloko. Hiru urtean 269 milioi euro bilduko dituela uste du. Bada, gobernuak energia sektorearen erreformari buruzko azalpenean propio gehitu du kopuru horiek kalkulatzeko orduan «kendu» egin duela Garoñako zentral nuklearra. Keinu bat gehiago zentrala benetan itxiko dutela erakusteko.
Garoñaren jabeak, Nuclenorrek —Iberdrola eta Endesa—, ez du eskatu jarduera luzatzeko baimena, eta epea irailaren 6an amaitu zaio. Baimena eskatu edo ez erabakitzeko faktoreetako bat energia erreforma zela aipatu zuen, bere diru sarreretan eragina izango zuelako. Espainiako Segurtasun Nuklearrerako Kontseiluak zentrala ixteko txosten teknikoak eskatu dizkio jada enpresari.
Espainiak ez du Garoña aintzat hartu diru sarreren kopuruak kalkulatzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu