ONTZIOLAK

Espainiak ez du kautelazko neurririk eskatuko ontziolen auzian

Jose Manuel Soria Industria ministroak esan du sindikatuekin, ontziolekin eta erkidegoekin adostu duela erabakia.

Berria.info
2013ko uztailaren 31
15:48
Entzun

Espainiako Gobernuak igaro den astean iragarri zuen helegitea aurkeztuko zuela tax lease sistemaren inguruan Europako Batzordeak hartutako erabakiaren aurka, eta Jose Manuel Soria Industria ministroak adierazi zuen aurrerago erabakiko zutela kautelazko neurriak eskatu edo ez. Bada, gaur goizean Efe berri agentziari egindako adierazpenetan jakinarazi du behin-behineko neurririk ez eskatzea adostu duela sindikatuekin, ontziolekin eta erkidegoekin.

Soriak gaur arratsaldean agerraldi bat egingo du Espainiako Diputatuen Kongresuan, ontziolen auzian emango dituzten hurrengo pausoak azaltzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.