Espainiak, Iberdrolak eta BBVAk zorra saldu dute

2012ko irailaren 11
00:00
Entzun
Europako Banku Zentralak inbertitzaileen artean eragindako lasaitua baliatu dute Espainiako Gobernuak eta enpresek merkatuetan dirua eskatzeko. Estatuak 6.000 milioi eskuratu ditu FROB bankuak berregituratzeko funtsa kapitalez hornitzeko eta beste 600 milioi ICO mailegu publikoen erakunderako. Interes tasa txikiagoak aprobetxatu dituzte enpresek eta bankuek ere, haien artean Iberdrola eta BBVA. Hainbat urtez merkatuak itxita izan ondoren argindar konpainiak bost urte barru itzuli beharreko 750 milioi euroren bonuak saldu ditu, eta 1.500 milioi eurorenak, berriz, bankuak. Beren zorrak pagatzen joateko dirua eskuratu dute Gas Natural Fenosak eta Banestok ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.