Espainiak zor gehiago eta merkeago saldu du, inbertsore txikien interesa baliatuta

2011ko abenduaren 14a
00:00
Entzun
Bezperan Italiak bezalaxe, Espainiak ere arazorik gabe saldu ahal izan zuen atzo bere zor publikoa. Eskaintza handia izan zenez —eskainitakoa baino 3,1 aldiz gehiago urtebeteko bonuetan—, pagatu beharreko interesa nabarmen jaitsi zen: azaroan %5,2 eskaini behar izan zuen eta %4,088 atzo, urtebeteko bonuetan hori ere. Inbertsore txiki asko zorra erosteko prest zeudela ikusita, aukera baliatu zuen Espainiako Altxorrak hasieran uste baino 700 milioi euro gehiago saltzeko. Guztira, 4.491 milioi bildu zituen. Bihar 2.500 eta 3.500 milioi euro artean biltzen saiatuko da. Guztira, 588.000 milioi euro zor ditu Espainiak. EFSF erreskate funtsak ere harrera ona jaso zuen hiru hilabeteko zorrean. Giroa baliatuta, Espainiaren, Frantziaren eta Belgikaren arrisku sariak zertxobait lasaitu ziren. Burtsek jaitsiera txikiak izan zituzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.