Ekonomia

Espainiako Alfonso Gallardo altzairu taldeak Arcelorrek Azpeitian dituen bi enpresa erosi ditu

Extremadurako (Espainia) Alfonso Gallardo altzairu taldeak Arcelor enpresak Euskal Herrian dituen bi enpresa erosi ditu. Bi enpresak Azpeitian (Gipuzkoa) daude: Corrugados Azpeitia eta Corrugados Lasao. Eraikuntzarako erabiltzen diren altzairu piezak egiten dituzte batez ere Corrugados Azpeitia eta Corrugados Lasaon. Alfonso Gallardo taldeak ez du azaldu zenbat ordaindu duen Arcelorrek Euskal Herrian dituen bi enpresen truke.

2005eko maiatzaren 3a
16:28
Entzun
Operazio berean Madrilgo Corrugados Getafe enpresa ere erosi du Alfonso Gallardo altzairu taldeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.