ekonomia

Espainiako arrisku sariak Italiakoaren azpitik itxiko du, 370 puntura jaitsita

Goizean inoiz izan duen balio handienera heldu dira arrisku sariak (420 punturaino), baina neurri apalagora itzuli dira egunaren joanean.

2011ko abuztuaren 5a
18:55
Entzun

Espainiako arrisku sariak Italiakoaren azpitik itxiko du, 370 puntura jaitsita.

Goizean inoiz izan duen balio handienera heldu dira arrisku sariak (420 punturaino), baina neurri apalagora itzuli dira egunaren joanean.

Espainiako arrisku sariak euroa sortu zenetik maila altuenean hasi du eguna, 420 puntura iritsita.

Aste honetan bigarren aldia da errekorra hautsi dela; herenegun Espainiak ordaintzen duen arrisku hobariak berriro inoizko mailarik handiena gainditu zuen, eta oinarrizko 407 puntura iritsi zen. Egunak aurrera egin ahala, ordea, egoera orekatu egin zen, eta bazirudien hobera egingo zuela. Europako Banku Zentraleko presidente Jean Claude Trichetek atzo argitu zuen EBZk Irlanda eta Portugalen zor publikoa ordainduko duela, ez ordea Espainia eta Italiarena. Tricheten agerraldiaren ondoren, bi herrialde horietako arrisku sariek gora egin zuten; Espainiarena 420 puntura iritsi zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.