Espainiako Bankuak auzitan jarri du aurten defizita %6,3tik behera jaistea

2012ko urriaren 5a
00:00
Entzun
Europak Espainiari jarri dion %6,3ko defizitaren muga ez betetzeko aukera handia dagoela ohartarazi du herrialde hartako banku zentraleko gobernadoreak, Luis Maria Lindek. Espainiako Bankuko gobernadoreak ohartarazi du estatuaren diru sarrerak uste baino gehiago jaisten ari direla, eta horrela jarraituz gero «oso zaila» izango dela defizita jaistea. «Betetzea zein garrantzitsua den ikusita, aztertu egin beharko da zein neurri osagarri har daitezkeen».

Aurtengo defizitaren muga ez ezik, datorren urtekoa ere—BPGaren %4,5— betetzea zaila ikusten du Lindek. Izan ere, hori lortu ahal izateko, Espainiako Gobernuak aurreikusi du 2013an ekonomia %0,5 txikituko dela. «Ziur aski, aurreikuspen baikorra da hori», onartu du Lindek. %1 eta %1,5eko jaitsiera espero du berak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.