ekonomia

Espainiako ekonomia %0,3 uzkurtu da urteko lehen hiruhilekoan

Horrela, ofizialki atzeraldian sartu da. Gaur eman ditu datuok INE Espainiako Estatistika Erakundeak.

2012ko apirilaren 30a
14:46
Entzun

Espainia ofizialki atzeraldian sartu da, urteko lehen hiruhilekoan BPG barne produktu gordina %0,3 uzkurtu ondoren. Gaur eman ditu datuok INE Espainiako Estatistika Erakundeak.

Espainiako Bankuak espero zuena baino hamarren bat gutxiago egin du atzera. 

Nafarroa, %0,7 atzera

Nafarroako Estatistika Institutuak ere gaur kaleratu ditu lurraldeko datuak, eta horien arabera, Nafarroako ekonomia %0,7 uzkurtu da urteko lehen hiruhilekoan. Eustat-ek maiatzean kaleratuko ditu Araba, Bizkai eta Gipuzkoako datuak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.