Espainiako ekonomiak ez duela hondoa jo aitortu du Solbesek

Espainiako Bankuaren arabera, ekonomia %3 jaitsiko da aurten, eta langabezia %17,1ra ailegatuko da

Erredakzioa
2009ko apirilaren 4a
00:00
Entzun
Pedro Solbes Espainiako Ekonomia ministroak atzeraldia ez dela mugara ailegatu onartu du. «Egun ditugun datuekin ez da ikusten hondorik jo dugunik», adierazidu.

Eta orain, gainera, Gobernuak eginiko aurreikuspenak okertu egin ditu Espainiako Bankuak;aurten BPGa %3 jaitsiko dela iragarri baitu, eta 2010ean, %1. Gobernuak %1,6 jaitsiko zela kalkulatu zuen azkenekoz. Horregatik, iragarpenak berriz aztertuko dituela adierazi du Solbesek.

BPGaz gain, iragarpen ilunagoak ere egin ditu Espainiako Bankuak; aurten langabezia %17,1era igoko dela aurreikusi baitu, eta 2010ean %19,4ra. Defizita, berriz, %8raino handituko dela kalkulatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.