Hondarribiko aireportua

Espainiako Gobernuak Hondarribiko aireportua ez handitzea erabaki du

Espainiako Gobernuko Sustapen Ministerioak Bruselara bidalitako txostenaren arabera, hasiera-hasieratik baztertu zuen Madrilgo Gobernuak Hondarribiako aireportuaren luzapena, eta oraingoz, lehendabiziko fase batean, terminala moldatzeko lanak baino ez dia egingo, EITBko iturriek jakinarazi dutenez. Hala ere, Espainiako Gobernuak hainbat lur-sail erosteko asmoa ere azaldu dio Europako Batzordeari, aireportuaren zerbitzu esparrua zehaztu beharra dagoela eta noizbait pistak luzatzeko asmoarekin beharrezkoak diren lurrak erreserban edukitzea argudiatuz.

2004ko urtarrilaren 21a
15:24
Entzun
Azaroan sinatutako dokumentu horrek dioenez, aireportuaren inguruko lur-sailak, Irungo Mendelu auzokoak, Espainiako Sustapen Ministerioak aukeratzeak onura ekarriko lioke ingurumenari, "babestu egiten dituelako babestutako esparruengan eragin negatiboa izango lukeen beste proiektuen aurrean".

Horregatik, orain Sustapen Ministerioak egingo dituen lanek ez dute ingurumenaren gaineko eragin txostenik behar, Madrilek dioenez. Hori bai, eskutitz horrek zabalik uzten du aireportua luzatzeko aukera, "Europako Batasunaren legediak inposatzen dituen segurtasun neurriekin bat egiteko", EiTBk zabaldu duenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.