Bilera horren emaitzik ez da jakingo bihar arte. Hala ere, arrantzaleek aurreratu dutenez, eskaini dizkieten laguntzak onartezinak dira, txikiegiak direlako.
Arrantzatu gabe 45 egun egon behar badute, epe hori maiatzaren 1etik kontatzen hastea nahi dute arrantzaleek, horrela beste arrainak arrantzatzeko. Espainiako Gobernuak, ordean hil horren 13tik kontatzen hastea nahi du.
Oraindik, korapilo asko daude askatzeko gatazka honetan. Dirulaguntzak nork emango dituen ez dago batere argi, eta bihar bilera egingo dute Autonomia Erkidegoek. Bestalde, Frantziak ez du geldialdi biologikorik egin nahi. Etzi egingo dute gai horren inguruko bilera, Espainiako eta Frantziako Gobernuek.
Antxoaren kostera
Espainiako Gobernuak Kantauriko arrantzale guztiei laguntza bera eman nahi die
Kantauriko arrantzaleek eta Espainiako Gobernuak bilera egin dute goizean, antxoaren kostera eskasa uzten ari den ondorioei aurre nola egin erabakitzeko. Espainiako Arrantza idazkari nagusi Juan Carlos Martin Fragueirok arrantzale eta armadore guztiei berdin ordaintzea proposatu du, inolako bereizketarik gabe. Antxoarik ez dagoelako eten biologikoa egitea erabakitzen bada, dirulaguntzak ondo lotuta izan nahi dituzte arrantzaleek, eta Sanpedroetarako itsasoratzeko moduan izan nahi dute, hegaluzetara joateko. Guzti horretaz aritzeko, Espainiako Arrantza Ministerioko goi arduradunekin bildu dira arratsaldean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu