Espainiako Gobernuak uste du BPGa %2 murriztu dela
MADRIL. Jose Manuel Campa Espainiako Ekonomiako estatu idazkariaren arabera, aurrez espero baino gutxiago uzkurtu zen ekonomia iaz. Azken datuak kontuan hartuta, BPGak %2 egin zuela atzera uste du Gobernuak. Aurten, berriz, %1 ,3 haztea aurreikusten du, eta %2,5 datorren urtean. 2011-2015 tartean, BPGak batez beste %2 eta %2,5 arteko igoera izango duela kalkulatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu