lan erreforma

Espainiako Gobernuaren zenbait neurri babestu ditu Konstituzionalak

Nafarroako Parlamentuak aurkeztutako helegitea atzera bota du. Auzitegiak ebatzi du ekintzaileentzako kontratua eta hitzarmen kolektiboetan egindako aldaketak ez direla Konstituzioaren aurkakoak.

2014ko uztailaren 15a
12:08
Entzun

Nafarroako Gobernuak Espainiako Gobernuaren lan erreformako hiru artikuluren aurka jarritako helegitea atzera bota du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak. Horrela, babesa eman die lan erreformaren zutarrietako batzuk direnei.

Ekintzaileentzako kontratuak, esaterako, kalte-ordainik gabeko kaleratzeak onartzen ditu lehen urtean; auzitegiaren arabera, hori ez da Konstituzioaren kontrakoa. Itun kolektiboetan egindako aldaketen kontra ere agertu zen Nafarroako Parlamentua, baina Konstituzionalak atzera bota dio helegitea.

Konstituzionalaren osoko bilkuran hartu dute erabakia: bederatzi boto izan dira helegitearen aurka, eta hiru alde. Erabakia partziala da; auzitegiak oraindik beste hainbat helegite ditu aztertzeko, lan erreformari dagokionez.

Otsailean, PPren dekretuaren edukia legezkoa dela esan zuten Konstituzionaleko zazpi epailek, erreformari oniritzia emanez: 2012ko otsailean gobernuak onartutako lan erreforma legezkoa dela ebatzi zuen auzitegiak, hala forman —dekretu bidez onartu izana— nola edukian.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.