finantza erreforma

Espainiako Kongresuak finantza erreforma onartu du

Aldeko 303 boto, aurkako 28 eta 6 abstentzio lortu ditu. EAJk kutxei dagokienez autonomi erkidegoen eskudantziak murriztuko ez direla argitzeko eskatu dio gobernuari. Amaiurren ustez erreformak finantza erakunde handien boterea bermatzen du, kutxak "desagertarazten" dituen bitartean. 

2012ko otsailaren 16a
13:50
Entzun

Espainiako Diputatuen Kongresuak finantza erreforma onartu du. Aldeko 303 boto, aurkako 28 eta 6 abstentzio izan dira. 

Dekretua lege proiektu bezala tramitatzea ez dute onartu, 336 diputatuetatik 183 aurka agertu baitira.

Erreakzioak

EAJk bat egin du finantza erreformaren ildo orokorrekin baina kutxei dagokienez autonomi erkidegoen eskudantziak murriztuko ez direla argitzeko eskatu dio Gobernuari.

Amaiur, aldiz, erreformaren aurka agertu da eta salatu du PPren gobernuaren helburua finantza erakunde handien boterea bermatzea dela, "kutxak desagertarazten dituen bitartean". Rafa Larreina Amaiurko diputatuak adierazi du bankuek ez dutela euren arriskuen erantzunkizunik bere gain hartzen eta, hala ere, erakunde publikoek bankuei laguntzen dietela.

Horregatik, Larreinak Euskal Herriarentzako finantza sistema propio baten alde egin du; "gizartearen errealitateari lotuta egongo den eta ekonomia jardun produktibo bat bultzatuko duen" banku publiko baten beharra azpimarratuz. 

 

  

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.