Espainiako Konstituzioaren erreforma onartu dute
Aurrerantzean administrazio publikoei defizit mugak ezarriko dizkien Espainiako Konstituzioaren erreforma onartu zuen atzo iluntzean herrialde hartako Senatuak. Erreformak aldeko 233 boto jaso zituen —PP, PSOE, PSC eta UPNrenak—, eta aurkako hiru. Senatari abertzale gehienek ez zuten bozketan parte hartu nahi izan, erreforma erabakitzeko orduan haien iritzia aintzat hartu ez dutelako, eta beren zuzenketa guztiak atzera bota dituztelako. Erreforma indarrean sartuko da baldin eta hamabost eguneko epean 35 diputatuk edo 26 senatarik erreferenduma egiteko eskaera sinatzen ez badute. Ezkerreko taldeak horretan ari diren arren, ez dirudi kopuru horietara iritsiko direnik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu